txiki

Txiki sentitu naiz gaur,

oso txiki.

Handitasunak bere hatzaparretan preso harturik,

handitasunean ezkutatzen saiatu arren,

zulo beltzek bezala irentsi nau,

txiki sentiaraziz,

oso txiki.

Zorabiatu naiz kasik nire txikitasunean,

mila bira eman ostean neure nia topatu ezinik aurkitu bainaiz,

erraldoien

mundu

erraldoiak

jan egin nau.

Noraezean,

geltoki bako,

oin azpian itsatsirik eramandako hondar alea bezala,

kotxeko leihoan limurtzen den euri tantaren moduan,

nago,

nago oraindik existitzen banaiz.

zabaldubildudel.icio.us

2 Iruzkin

  1. ostolaza -(e)k esandakoa

    Iraila 5, 2008 @ 10:42 pm

    ba liburua ireki dt, ta ikiarri gustau zait idatzi dezuna, bai oixe!

    ale, ondo segi!

  2. euritan -(e)k esandakoa

    Iraila 29, 2008 @ 8:06 pm

    hondar alia baziña re, ne oinak hareatzatik lapurtzeko aukeratuko zuna izango ziñake…

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5